Euskaraz bizi nahi dut

Euskaraz bizi nahi dut

Euskaraz bizi nahi dut” izeneko ekimena antolatu zuen duela egun batzuk Kontseiluak. Ekimen honek, Kontseiluaren hurrengo proiektua aurkezteko balio izan zuen. Dokan bildu ziren, herritar, gizarte eragile eta bertaratu nahi zuten guztiak.

Bertan Kontseiluak herritarren mugimendu zabal bat sortu nahi duela adierazi zuen. Politikari eta instituzioekin egin dute lan orain arte, eta lan horrekin jarraituko duten arren, urte hauetan eta baita hemendik aurrera ere, aurkituko dituzten mugak puskatzeko sortu nahi dute herri mugimendu hau.

Horretarako, besteak beste posta zerrenda bat osatu eta web gune berri bat jarriko dute martxan.Helburua azken finean, euskaraz bizi nahi duten herritarrak biltzea izango da. Abesti bat ere sortu dute, Esne Beltzarekin eta Dokan Xabier Solano abeslariak aurkeztu zuen.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*