Lan taldeak & talde lana

Lan taldeak & talde lana

Talde-lana kontzeptua entzuten urteak daramatzat. Toki eta une ugari dira honi garrantzia ematen diotenak, hala nola, hezkuntza formaleko curriculumetan, elkarteetan, lantokietan,… Baina kasu zein egoera askotan, lan talde eta talde lana terminoak nahastu egiten direla esatera ausartuko naiz. “Elkarrekin lan egitea” ez da “talde lana” egitea, gauza desberdinak dira. Akats horretan maiz erortzen gara. Horregatik, hurrengo lerroetan gai honi buruzko ekarpen edo hausnarketa egiten ahaleginduko naiz. Hauek dira nire ustez, talde lana eman dadin bete beharreko oinarrizko baldintzak:

1.- Helburu amankomunak eta balore partekatuak

Argi eta garbi adierazita egon behar du lan taldeko kide guztien artean onarturiko helburu komuna. Baina honekin ez da nahikoa, taldekide bakoitzak helburu hori lortzearen aldeko ahaleginaren borondate esplizitua eduki behar du.Helburuetatik ondorioztatzen diren ardurak, argiak eta esplizituak izan behar dira.

2.- Lan taldeko kideen kopuru mugatua

Taldeko partaide kopurua oso altua bada, ezin izango da ekoizpen maila handia izan. Talde oso handia bada, azpi taldeak osatzea beharrezkoa da. Azpi talde hauen kideen kopurua zenbatekoa den jakiteko, erreferentziatzat 7 +/-2 formula kontuan hartu.

3.- Antolakuntza

Egitura eta erabaki parte hartzaileak

Ekintza eta funtzioen banaketa. Mugaketa. Arduren onarpena: taldekide guztiak ezin dira gauza guztiekin arduratu. Ezinbestekoa da arduren banaketa bat egitea, ondoren guzti hauen artikulazio egokiak egotea, talde lanerako antolakuntza oinarri egokiak dira.

Koordinazioa eta lidergoa: Koordinazio autokratiko baten bitartez, ezin da talde lanik eman. Lidergo eta koordinazio ardurak jatorri desberdina izan ditzake (arrazoi funtzionalak, juridikoak, edo ezagutzen araberakoak).

Funtzionamendu arau eta barne arautegi adostua.

Giza baliabideen arteko osagarritasuna: Talde baten baitan ezaugarri garrantzitsu bat bilatzekotan, osagarritasuna aurkituko genuke. Osagarria zer den? Guztiz osatua ez dagoenaren lagungarri, beti ere, osatze asmotan. Talde batek noiz hartzen du bere zentzua? Taldekide bakoitzak, taldekide izateagatik, besteekin erlazioan eta elkarrekintzaz osoagoa sentitzen denean. Sinergiak.

Komunikazio arina eta gardena:

  • Informazio eraginkorra
  • Informazio orokorra
  • Informazio motibatzailea

Komunikazioa informazioa baino zerbait gehiago da. Komunikazioak gardena izan behar du. Pasilloetan edo atzetik hitz egiteak ez du ezer onuragarririk ekartzen. Txismeak txismosoentzat. Heldutasuna harremanetan. Dena delako harremanetan, baita lanekoetan ere.

Arazo eta liskarretaz baliatzeko gaitasuna: talde bat ez da zergatik armoniaz hornituriko paradisua izan behar. Gizakiok osatzen ditugun heinean, nortasunak, jarrerak, jokaerak, begikotasunak, gertutasunak, aurkakotasunak,…maiz aurkitzen dira. Talde guztietan ematen dira horrelakoak. Lan taldea bizirik badago eta dinamikoa bada, eztabaidak egongo dira. Eztabaidak berrikuntza gaitasuna bideratzen du, eta era berean, posizio argiketa ahalbidetzen du. Eztabaida hauetan tentsioak eta arazoak sor daitezke. Hauei nola aurre egin da gakoa.

Talde izpirituaren bilaketa: gizabanako bakoitza, talde barnean “norbait” dela sentitu behar du. Taldeak ere entitate emozionala behar du.

Hurrengo batean, gai honi buruz sakonduko dut. Baita lan taldeen bizitza erregulatzen duten bilerei buruz.

Bukatzeko, Ezequiel Ander-Egg eta Mª Jose Aguilarri eskerrak eman nahi nizkieke gai hauei buruzko beraien ezagutzak partekatzeagatik.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*