GAZTEZULO BIDEO LEHIAKETA

GAZTEZULO BIDEO LEHIAKETA

gaztezulo_bideo_lehiaketa

Gaztezulo aldizkariak bideo lehiaketa antolatu du. Hemen duzue, lehiaketa honen inguruko informazioa:

Nolakoa da zure edo zuen mundua? Zertan ematen duzu(e) denbora? Zerk definitzen zaitu(zte)? Gaurtik hasita, azaroaren 15era arteko epea duzue zuen unibertsoari esanahia ematen dioten ametsak, zaletasunak, nahiak, gertaerak eta nahi beste aspektu bideo labur batean biltzeko. Iaz bezala, aurten ere ikus-entzunezkoen esparruko zenbait adituk osatutako epaimahaia arduratuko da bidalitako lanak ikusi eta onenak zein diren deliberatzeaz. Irabazleen izenak abenduan ezagutaraziko ditugu. Sari bikainak dituzue zain! 1.500 euro onenarentzat, 500 euro bigarrenarentzat, eta produktu elektronikoz eta GAZTEZULO materialez hornitutako otarrea Ikusleen Saria jasotzen duenarentzat! Ekin!

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*