Pitx, Potx i Mari Cuetes

Pitx, Potx i Mari Cuetes

Euskal Herrian oso famatuak dira Pirritx, Porrotx eta Mari Motots, baina askok eta askok ez genekien Katalunian lehengusuak zituztela. Bai ongi irakurri duzue, lehengusu kataluniarrak dituzte eta beraien izenak Pitx, Potx i Mari Cuetes dira.

Kataluniako pailazo hauek hasi berriak dira Katalunian lanean, baina hemengo pailazo ezagunen bidea jarrituz gero laister izango dute arrakasta Kataluniako haurren artean. T’estimo lanarekin emango diote hasiera beraien bideari. Aurreko asteburuan aurkeztu zuten lehen aldiz emanaldia jendearen aurrean eta harrera ona izan zuten.

Pailazo berri hauen informazioa www.pitxpotximaricuetes.cat web orrian aurkitu dezakezue, bertan gure pailazo ezagunekin antzekotasun handiak aurkitu ahal izango dituzuelarik. Kataluniar hitzkuntza, kultura eta irriei bultzada bat emango dielakoan hemendik zorte ona opa diogu pailazo talde berri honi.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*