Hautatutako aisialdia zahartzaroan?

Hautatutako aisialdia zahartzaroan?

Larunbat arratsaldea, kontzertua Tolosaldeako herri txiki batean, Gaztelun. Aste kulturala ospatzen zuten edo astebukaera kulturala, ekintza gehienak larunbat eta igandean baitzeuden aurreikusirik: haur jolasak, herri afaria, merkatu txikia bertako produktuekin eta kontzertua. Talde ezaguna, gure artean behintzat, bertara gerturatzeko giroa ez zen hoberena, sekulako euri jasak bota zituen eta! Hala ere gerturatu ginen, eta baita kontzertua entzun eta gozatu ere.

Taldekideek abestien inguruko azalpen txikiak ematen zituzten. Hauetako batean Usurbilgo aitona baten istorioa azaldu ziguten. Aitona hark gerra garaian lagun bat galdu zuen. Askotan entzun izan ditugu gerra garaiko istorio tristeak. Badirudi gizon hark ez zuela istorioa berarekin eraman nahi eta bera gerturatu zen taldekideengana , bizitakoak konpartitzera. Zenbatetan topatu dugu pertsona heldu bat gurekin hitz egiteko gogoz edo elkarrizketa baterako gonbitea eginez ? Eta zenbatetan hartu dugu denbora beraiekin hitz egiteko edota konpainia egiteko?

Askotan aisialdi hitza entzuten dugunean haurrak eta gazteak etortzen zaizkigu burura, baino ez al dira aitona-amonak aisialdi luze batean bizi diren bakarrak?

Behin adin batera iristean beraiek duten denbora guztia beraientzako da, nahi dutena egiteko, txangoak, hitzaldiak, paseoak… hori bai, beraiek aukeratzen dituzte ekintzak, edo zertan eman denbora hori! Askotan itxura hartzen diot aitona-amonek ez dutela aukera libreki egiten. Batzuetan ez dutelako osasuna beraien alde, beste batzuetan berriz, bilobak zaindu behar dituztelako.

Azken finean denbora guzti hori kudeatzeko aukerarik ba al dute? Aisialdiak gauza atsegingarria eta gustagarria izan beharko luke adin guztietan eta baita zahartzaroan ere.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*