Euskara sarean hedatzeko 5 proposamen

Euskara sarean hedatzeko 5 proposamen

Euskarak sarean duen presentzia txikia ez den arren, handiagoa izan zitekeen. Beste blog batean euskara sarean zabaltzeko bost proposamen aurkitu ditugu eta guk ere proposamen hauek zabaltzea erabaki dugu.
Maite Goñik, Mondragon Unibertsitatean emandako hitzaldi batean, euskara sarean hedatzeko 10 proposamen eman zituen. Orain bere blog-ean hamar proposamen horietataik bost aurkeztu ditu. Euskara sarean hedatzea denon lana dela dio. Instituzioek egiteko lan handia duten arren, erabiltzaileok ere badugu egitekorik alor honetan eta hori da blog honetan proposatzen zaiguna.
Laburrean aipatuko ditugu www.maitego.com helbidean aurkitutako proposamenak:

1.- Blog desberdinetan edo komunikabideetan euskarazko iruzkina idatzi.
2.- Agerkari digitaletara artukuluak bidali.
3.- Gustuko gaiarekin euskarazko blog-a sortu.
4.- Euskarazko Wikipedia sustatu.
5.- Twiter-en kontu bat sortu.

http://www.maitego.com/2011/10/18/5-proposamen-euskara-sarean-zabaltzeko/

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*