Ingelesa, frantsesa edo euskara, eta zergatik ez gaztelania?

Ingelesa, frantsesa edo euskara, eta zergatik ez gaztelania?

English, French or Basque and why not Spanish?

Anglais, français ou basque et pourquoi non l’espagnol?

Hemendik aurrera Bilbo erdiguneko dendetako arduradunek bezeroei zein hizkuntzetan egiterik duten jakingo dugu.

Bilbo erdiguneko merkataritza elkarteak irudi desberdinak dituzten 3 pin edo binilo sortu dituzte euskara, frantsesa eta ingeleserako, honela bezeroak dendariari zein hizkuntzetan egin dakiokeen jakingo duelarik. Eta niri galdera bat sortzen zait, zergatik ez da gaztelaniarako pinik sortu? Denok gaztelaniaz jakin beharko genukeela aditzera ematen du honek. Hau da egungo errealitatea? Euskaraz dakigula nolabait adierazi beharra dago baina ez da beharrezkoa gaztelaniaz dakigula adieraztea?

Honen harira, zer iruditzen zaizue hizkuntza politika sailburuordetzak hainbat euskal irratitarako sortu duen iragarkia? Iragarki honek argi uzten du hainbat euskaldunek elkarrizketarako lehen hitza gaztelania izatea hautatzen dugula, eta zenbaitetan harrituta ere geratzen garela parean dugunak euskaraz badakiela konturatzean. Beharrezkoa al da orduan euskaraz badakigula pin batez adieraztea?

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*