Piropo eta igarkizun lehiaketak

Piropo eta igarkizun lehiaketak

Urtero bezala aurtengo honetan ere abian dira dagoeneko web orri honen bitartez antolatzen diren bi lehiaketak. Aurreko azaroaren 14an hasi ziren lehiaketak eta abenduaren 3ra arte egongo dira martxan, nahi duten guztiek parte hartu dezaten.

Piropo lehiaketa, bietan aitzindari dena, bere 7. ediziora iritsi da. 12 urtetik aurrerako gazteek bertan parte hartzeko aukera izaten dute eta urteetan zehar izan duen parte hartze bikainaren ondorioz, uzta paregabea jaso dugu piropoen inguruan. Gaztetxoei, euskaraz eta euskararekin jolasteko aukera ematen diegu, euskarazko beste erregistro bat lantzeko aukera izaten dutelarik. Aurreko edizioetan piropo hoberenak saritu izan ditugu orokorrean baina oraingo honetan piropo goxoena, pikanteena, herrikoiena eta originalena izango dira sariak jasoko dituztenak.

Igarkizun lehiaketak berriz aurtengoa 6. edizioa du. Bertan 12 urte arteko haurrek dute parte hartzeko aukera. Lehiaketa honen helburua, talde lana bultzatuz, igarkizun berriak sortzea da. Saria ere talde handian banatzen da, ikastetxeak nahiz irabazlearen gelakide guztiek jasotzen dutelarik saria.

Honela, datozen egunetan, webgune honetan igarkizun nahiz piropo berri asko jasotzea espero dugu. Jasotzen ditugun batzuk weberatuko ditugu eta aurrerago irabazleen berri ere emango dugu. Besterik ez, animatu eta parte hartu!

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*