GARTXOT

GARTXOT

Gartxot filma estrenaldia zinematan

Aurtengoa udazken oparoa izaten ari da euskarazko filmei dagokionez. Urte berri on amona, Bertsolaria, Harriya…eta azkena, Gartxot. Larunbatean film berri hau ikusteko aukera izan nuen eta gomendagatzeko modukoa iruditu zait.

Gartxot eta Mikelot-en istorioa aspaldi ezagutu nuen eta oso erakaragarria egin zitzaidan. Asiskoren komikia ederra iruditu zitzaidan eta filma ere gustatu zait. Estetika ezberdina duen animaziozko filme bat ikusi eta istorio eder batekin gozatu nahi baduzue ez galdu aukera!. Hona hemen filma non ikusi dezakezuen: non ikusi
.
Filmaren sinopsia:

Bardo deitzen zaio herriaren oroimena eta kultura gordetzen duen kantariari. Eta horixe da Orreagako abade berriak nahi ez duena. Hargatik, Gartxot, bertako bardoa, deserriratu eta Mikelot, haren semea bahituko du latinez kantatuko duen fraide bihurtzeko. Baina Mikelotek ihes egingo du eta berriro hasiko da kantuan aitarekin, herriz herri. Elizak iraintzat hartuko du kantaldi bakoitza eta fraide-gerlari beldugarrien esku utziko du aita-semeak harrapatzea. Tragedia XII. mendean. Hasi da konkista aurreko konkista.

Web orri honetan jasoko duzue filmaren inguruko informazio zehatz guztia: Gartxot filma.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*