46. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka

46. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka

Abenduko lehen astea gerturatzen ari da eta horrekin batera, Durangoko azoka. Garai hauetan nonahi ikus ditzakegu euskal talde eta idazleen lan berrien inguruko informazioak. Baina blog honetan, ez dugu guk horren berri emango, zuen proposamenak jaso nahi ditugu.

Urteko uzta jasotzeko garaia izaten da hau eta uzta emankorra izaten da orokorrean. Aurtengoa 46. Durangoko Euskal Liburu eta Disko azoka izango da. Abenduaren 4an hasi eta 8an itxiko ditu ateak. Bertan haur, gazte nahiz helduek, musika, literatura eta beste hainbat gauza aurkitzeko aukera izango duzue. Egun hauetarako euskaldun askoren plana izaten da Durangora bisitatxoa egitea, azokan dauden gauzak ikusi eta azkenean erosketak eginda etxera bueltatzea. Hala ere, leku guztietan entzuten den krisi horrek azokan nola eragingo duen ere ez dakigu. Zuetako askok dagoeneko plana egina izango duzue, eta ziur aski erosi nahi duzuen hori zer den ere, oso garbi izango duzue. Horregatik, blog honetan zuen iritzi, iruzkin eta proposamenen berri izan nahi dugu. Honela, besteok ere zer erosi argitu ahal izango dugu.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*