BUKATU DIRA AURTENGO PIROPO ETA IGARKIZUN LEHIAKETAK

BUKATU DIRA AURTENGO PIROPO ETA IGARKIZUN LEHIAKETAK

Bukatu dira aurtengo piropo eta igarkizun lehiaketak! Abenduaren 2an, joan den ostiralean iritsi ziren azken piropo eta igarkizunekin eman zitzaion amaiera 2011ko edizio honi.

Orain, hautapen batzordearen lana izango da Euskal Herriko txoko desberdinetatik iritsi zaizkigun 150 piropo eta 250 igarkizun ingururen artean irabazleak aukeratzea. Denak ere zoragarriak, baina batzuk aukeratu behar! Gogoratu, aurten piroporik goxoena, pikanteena, herrikoiena eta orijinalena sarituko ditugula, guztiek ere merezitako saria izango duzuelarik! Gainera, ez ahaztu, parte hartzaile guztien artean ere zozketak egongo direla: jolasak, diskak…

Beraz, adi! Laster argitaratuko baititugu irabazleen datuak. Parte hartu duzuen guztiei mila esker eta jarraitu sortzaile, orijinal eta pikanteak izaten!

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*