RAPHERRIA, EUSKARAZKO RAPAREN LEHEN BILDUMA KALERATU DU INFO7 IRRATIAK

RAPHERRIA, EUSKARAZKO RAPAREN LEHEN BILDUMA KALERATU DU INFO7 IRRATIAK

Euskaraz egiten den rap musikari oihartzuna eman asmoz sortu du bilduma hau infozazpi irratiak. Euskal Herriko herrialde guztietako 17 taldek parte hartu dute bertan. Guztiek euskarazko rap musika egiten dute eta batzuek, espreski sortu dituzte bildumarako kantu berriak. Orotara 6 izango dira bilduma honetan aurkituko diren kantu berriak: MAK, La Chula Potra, ZKH (Goienetxe anaiak) eta FLCH, 100% Gourmet, Toastibarre eta 2zio-renak.

Egileek diotenez, euskaraz egindako rap musika zabalduz doa Euskal Herrian, baina badira hala ere aldeak, Ipar Euskal Herrian musika mota hau entzuteko kultura handiagoa nabari baita Hego Euskal Herrian baino. Dena den, Euskal Herrian orokortua dugun joera dugu mikroa eskuetan hartuz eta nahasteko mahaia lagun haserretuen musika hau egiteari ekiten dioten gazteak.

Dena den, oraindik irrati eta sare ofizialetatik baztertutako musika izaten jarraitzen du; sistemarekiko kritiko diren letrak oinarri hartuta; estilo gogorreko musika kontsideratu baita. Kaleko musikatzat jotzen dute askok, “underground” giroko musikatzat.

Rap musika, gure herriko musika dela esan liteke; bertakoen kezkak helarazteko aukera ematen duen tresna berri bat, rap doinuez jantzitako tresna. Gure herria, rap-a egiten duen herria ere badelako.

Rap-aren mundu honek liluratzen zaituztenok gaur bertan izango duzue aukera Durangoko azokako Ahotsenea gunean arratsaldeko 17:00tan Rapeherriaren diskoaren aurkezpenean kontzertuaz gozatzeko. Gainera, azokak irauten duen denboran, diska hau bertan eskuratzeko aukera ere izango da 8 euroren truke, GARAren, Gaztezuloren eta Gatuzainen standetan.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*