IBILALDIA 2012 ABESTI LEHIAKETA

IBILALDIA 2012 ABESTI LEHIAKETA

2012ko Ibilaldia errealitate bat da dagoeneko Itxaropena Ikastolako kideentzat. Trapagaranen ospatuko den maiatzeko ibilaldi hau urrun dagoela dirudien arren, egitekoak errepasatzean data gero eta gertuago ikusten dute antolatzaileek. Baina, egiteko horien artean bada bat oso garrantzitsua; abesti deigarri bat sortu eta zabaltzearena, ez baita abestirik gabeko Ibilaldirik. Ezin ahaztu Abusuk egin zuen “Bilbon badabil, bada Bilbon zer dabil…” hura, 1996.urtean Trapagarango lehen Ibilaldiaren abestiak “barne barnetik euskara, barne barnetik mea, barne barnetik hizkuntza gure Ibilaldian” esaten zuen, eta nola ez iaz Ondarrun guztiok Bogan jarri gintuen “Boga Boga Ibilaldia itsasoko haize berria bezala…”.

2012ko Ibipuntuzero ere ez da gutxiago izango eta horregatik, antolatzaileak abesti ahaztezinaren bila dabiltza. Horretaerako Itxaropena ikastolak musika sortzaileei zuzendutako lehiaketa jarri du abian, hurrengo urteko maiatzaren 27an ospatuko den Ibilaldiaren abestia egin dezaten. Gainera, musika-lehiaketa honetan euskara eta teknologia berriak uztartu nahi dituzte, talde euskaldunen jarduera sustatuz.

Edozein musika estilotako abestiak onartuko dituzte, baina noski, lehiaketan parte hartuko duen abestiaren letra euskaraz idatzi eta abestu behar da, gainera nahiataez, ”ikastola” eta ”Ibilaldia” hitzak agertu behar dira.

Lehiaketan bi fase izango ditu: Lehenengo fasean gehienez 5 abesti aukeratuko dituzte antolatzaileek. Bigarren fasean, sare sozialen edota web gunearen bidez herri bozketa irekia egingo da, irabazlea nor den jakiteko. Lanak bidaltzeko epea 2012ko Urtarrilaren 12an amaituko da.

Informazio gehiago eskuratzeko Ibilaldia.net web orrialdean eta Ibilaldia 2012k dituen sare sozialetan aurkituko duzue: facebook, tuenti, twitter, flickr…

Beraz, badakizue, animatu lehiaketan parte hartzera, abestiak sortuz edo bozketetan parte hartuz, denon artean osatu dezagun dure ametsetako Ibilaldia!

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*