ZER DAKIGU EUSKARAREN JATORRIARI BURUZ?

ZER DAKIGU EUSKARAREN JATORRIARI BURUZ?

Euskara Europako hizkuntza zaharrena dela esaten dugunean , zuzen al gabiltza? Zahartzen ote dira hizkuntzak? Baina, zaharra eta zaharkitua gauza bera ote? Ez ote da euskara egokitzea lortu duen familia handi baten partaide bat? Bizirik ote da bere familia kiderik? Zein da gure sendia?

Hainbat eta hainbat galdera sortzen zaizkigu euskararen jatorriari buruz hitz egiten dugunean. Orain artean nagusitu den teorian, Kaukasoko hizkuntzekin parekidetzen zuten euskara. Halabaina, amazigerarekin harreman estua izan duelakoan daude beste batzuk.

Pertsonok, elkarrekin komunikatzea behar izan dugu beti, horretarako hizkuntza izan dugu tresna. Gizarte taldeak eratuz joan gara eta jakina da gehiengoa ez garela isolaturik bizi izan, elkarrekin harremanetan baizik. Gizakiok hartu emanean elkarrengandik ikasiz eta garai berrietara egokituz jakin izan dugu hizkuntzak egokitzen edo besterena hartzen.

Honen harira, orain dela bi aste eitb1-en hizkuntzaren jatorriari buruzko erreportaje bat emititu zuten, bertan aditu desberdinen iritziak ere jasotzen direlarik. Jakin mina duzuenok, eitb-ren web orrialdean dokumental hau osorik geroratua ikusteko aukera izango duzue helbide honetan:

http://www.eitb.tv/eu/#/bideoa/1301166325001

Esaten da, ez dagoela ziurtatzerik euskarak Europan eta munduan seniderik duenik. Agian, bilatzeko erabili diren formuletan dago akatsa edo baliabide asko ez direlako ongi ustiatu. Baina, dakiguna da orain bizirik dagoela eta etorkizunean ere hala egotea ziurtatu nahi dugula. Jakin mina egin nahiak ase dezala, nahiz ez den erreza, gustuko aldapa inoiz ez da nekeza.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*