BERTSOAK ARGITUKO DU ILUNBE

BERTSOAK ARGITUKO DU ILUNBE

Azkenean, iritsi da hainbat eta hainbat bertsozalek itxoin dugun geltokia: Ilunbe, Gpuntuko final handia. Igande honetan, arratsaldeko 16:30tan iritsiko da bere helmugara aurtengo Gipuzkoako bertsolari txapeldunaren bila.

Maiatzaren 8an hasi zen Gipuzkoako Txapelketa Nagusia eta zortzi hilabete hauetan 76 bertsolariz eta 36 saioz gozatzeko aukera izan dugu. Dena den, ezin denak finalean kantatu eta zortzi izan dira meritu propioz finalerako txartela eskuratu dutenak: Jexux Mari Irazu, Beñat Gaztelumendi, Iñaki Apalategi, Aitor Sarriegi, Unai Agirre, Agin Rezola, Alaia Martin eta Jon Martin.

Gipuzkoako bertsolaritza sendo dago. Bertso eskoletan eta Hezkuntza Arautuan Proiektuak aurrera darraio indar betean, eta horren isla dugu aurtengo Txapelketako parte-hartzaileen maila eta kopurua.

Igandean, hizkuntzarekin jolas eginez jokatuko da finala. Ziur gaude, une bat baino gehiagotan irribarre bat aterako digutela, beste momentu batzuetan serio jarriko gaituzte eta bertsolariarekin sufrituko ditugu estutasunak. Bat baino gehiagok, malko bat edo beste isuriko dugu… Euskara ulertzen ez dutenek, ez dakite ongi zer ari diren galtzen!

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*