PIROPO ETA IGARKIZUN LEHIAKETEK BADITUZTE IRABAZLEAK

PIROPO ETA IGARKIZUN LEHIAKETEK BADITUZTE IRABAZLEAK

Iada baditugu azken piropo eta igarkizun lehiaketetako irabazleak! Ez da lan erraza izan gustukoenak zeintzuk diren erabakitzea, konpetentzia gogorra baita aurtengo edizio honetan. Mila esker parte hartu duzuen guztioi!

Piropo lehiaketako irabazleak honako hauek dira:

PIKANTEA :

Zure eskuineko hanka ostirala balitz, eta ezkerrekoa igandea, egunero larunbata !

Zorionak Alba Torresi! Txuri urdinerako 4 sarrera eta Gaztezuloko 6 hilabeteko harpidetza irabazi ditu.

HERRIKOIA :

Zure gerri buelta, bizi meta.

Estibaliz Arruabarrenak, Rokopoliserako 4 sarrera eta 6 hilabeteko Gaztezuloko harpidetza irabazi ditu.

ORIGINALA :

GPS-arekin aurkitu nahi dudan biderik goxoena zara zu !

Elixabet Morenok, Urdaibai zehar kanoa bidaia irabazi du 4 pertsonentzat eta 6 hilabeteko Gaztezuloko harpidetza, gozatu!

GOXOA :

Zu zara nire bihotzaren kargagailua.

Xabier Aranburuk Ekainberrirako 4 sarrera eta 6 hilabeteko Gaztezuloko harpidetza irabazi ditu.

Igarkizun lehiaketako irabazlea berriz, hauxe izan da:

Uretan jaio

uretatik egin

uretan jarriz gero

segituan desegin

zer da?

Ander Krutzeta donostiarra izan dugu igarkizun honen egilea. Ikastetxerako jolas kooperatiboen sorta bat eta gelakideentzat mahai jolas bana irabazi du.

Zorionak beraz Ander, Alba, Estibaliz, Elixabet eta Xabierri! Eta nola ez, lehiaketan parte hartu duzuen guztioi eskerrik asko zuen piropo eta igarkizunez gozatzeko aukera emateagatik! Eta gogoratu, oraindik ere parte hartzaile guztien artean zozketak izango direla, beraz, zorte on!

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*