IKASI HITANOA ONLINE

IKASI HITANOA ONLINE

Konfiantza, laguntasun edo adiskidetasuneko hizkerarik egokiena hitanoa dela esaten da. Hitanoaren ezaugarriak ezagutu eta mintzatzeko gogoa baduzu, Maramara taldeak antolatutako hitano ikastaroan izango duzu aukera.

2012 urteko Urtarrilaren 9an ekingo dio online ikastaro honek, eta 14 asteko iraupena izango du.

Online ikastaroa Hitanoa. Mintza hadi lagun! ikasliburuan oinarrituta dago, eta liburuko ariketak eta berariaz sortutako beste batzuk txertatu dituzte. Izan ere, izena ematen dutenek aipatutako liburua jasoko dute opari. Ordenagailuz egiteko ariketez gain, tutorearekin mintza-saioak ere egingo dira Skype bidez.

Berrikuntza handia da urrats hau. Maramara taldeak esperientzia handia dauka hitano ikastaroak ematen baina ikastaro berri hau izango da hemendik aurrera online emango diren ikastaro guztien abiapuntua.

Gainera, ikastaroa egina duenarentzat, Skype bidezko mintzapraktika saioak ere eskainiko dira; ordubeteko 10 saio, hain zuzen ere.

Abenduaren 31 arte eman daiteke izena, Hitanoa izeneko webgunean. Bertan, ikastaroei buruzko informazio gehiago, test bat eta ariketen adibideak eskura daiteke.

Beraz oraindik garaiz habil, anima hadi eta egin ezak/n hika!

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*