HIZKUNTZ ESKUBIDEEN URRAKETA I: EUSKARA GAIXO DAGO OSAKIDETZAN

HIZKUNTZ ESKUBIDEEN URRAKETA I: EUSKARA GAIXO DAGO OSAKIDETZAN

Denoi gertatu zaigun zerbait da, gure herriko anbulategira jo, eta gure hizkuntza eskubideak urratuta daudela sentitzearena. Zenbat aldiz egin dizute euskaraz harreran? Zeinen medikuak daki euskaraz? Nire herrian behintzat %86a euskaraz mintzatzen gara baina anbulategian hori ezinezko bihurtzen da. Honen inguruan idazten digute sustatu.com-en asko eta asko isladatauk sentituko zareten pasarte honetan:
“Idatzizko komunikazioak euskaraz jaso nahi badituzu eskatu informazioa”. Kartelak txukun, elebiz. Osakidetzako hainbat anbulategitan ikusten dira.

Halako batean, bururatu zait Areilzakoan informazioa eskatzera, gazteleraz (…) txandak ematen jarduten duen eta kartela bere mahai ondoan duen morroiari. Harridura aurpegiz eta gaztelania zuzenez eskatu dit beste ilada batera joateko, “Atencion al paciente”n esango didatela zerbait. Hau da, ideiarik ere ez dauka kartelak adierazten duenaz eta koreeraz zerbait eskatzen ari banintz bezala bidali nau, egin nahi izan ez dudan, beste ilada batera.

Mesedetako anbulategian berriz, egun berean, egoera bera. Tipoak, erdi totelka (baina beti gazteleraz) diost hori, zera, informazioa euskaraz jaso nahi dutenek egin behar dutela. Beno, irakurtzen badakidanez, hori banekin. “Baina zer egin behar den, hori lortzeko”. Bada, ez dakit, Ines ez dago hemen eta horrelako aitzakiak eman dizkit. Tartean segurata ere sartu da “Hori egiteko anbulategiko arduradunarekin bildu beharko duzu eta agian eskabideren bat egin”. Ondo. Denboraz larri ez nenbilenez, hantxe geratu naiz, zehazki zer egin behar nuen jakin nahian. Azkenean, halako batean, delako Inesi telefonoz deitu diote eta, euren programa informatikoan “box” txiki batean Euskara aukeratzea besterik ez dela USTE duela, baina badaezpada, lagatzeko nire izen abizenak eta telefonoa eta esango didatela zerbait.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*