ZINEMA EUSKARAZ, SAREAN ETA DOAN

ZINEMA EUSKARAZ, SAREAN ETA DOAN

Gabon hauetako arratsalde ilun eta hotzetarako primerako plana duzue Kulturklik.com webgunean. Eusko Jaurlaritzaren “Zinema Euskaraz” ekimenak 43 film jarri ditu guztion eskura sarean streaming bidez doan ikusteko zuen ordenagailuetan edota internetera konekta daitezkeen telebistetan.

Ekimenaren bigarren urtea da hau eta aurten, 13 film berri gehitu dituzte zerrendara: 80 egunean, Arriya, Izarren Argia, Olentzero eta oparien ordua edota Amerikanuak, besteak beste.

Filmak ikusteko, zerrendako izenbururen batean klik egin beharko dugu. Ondoren, filmari buruzko zenbait datu aurkituko ditugu –iraupena, generoa, aktore zerrenda, urtea…- eta beherago, “Filma ikusi” testuan klik eginda, hasiko da emanaldia.

Dena den, ez dago filma jaisterik off-line ikusteko, zuzenean internetera konektatuta ikusteko aukera dago bakarrik, hau da, streaming bidez.

Ekimena Gabonetan zehar bakarrik egongo da martxan, urtarrilaren 15a arte, hain zuzen. Zein film ikusi nahi duzu arratsalde triste honetan?

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*