OPARITU EUSKARAZKO PRODUKTUAK

OPARITU EUSKARAZKO PRODUKTUAK

Garai hauetan, oraindik ere, hainbat eta hainbat ibiliko gara dendaz denda, Errege egunerako opariak ezin aukeratuz. Euskarazko Produktuen Katalogoak aurten liburuxka bat aurkeztu digu, euskaraz ditugun produktuen berri izan dezagun. http://www.katalogoa.org/ webgunean ere informazioa eskuragarri dugu.

Denetik aurkitu dezakegu webgune honetan: liburuak, filmak, jolas eta jostailuak, komikiak, ordenagailurako jolas interaktiboak…

Gainera, informazio osatua eskaintzen digute web honen egileek. Liburu, jolas eta abarren azalpenak emateaz gain, prezioa, zein adinetarako diren egokiak eta non eskuratu dezakegun zehazten digute.

Aukera bikaina beraz, kuxkuxeatu, aukeratu gustukoena eta ondoren gertuen duzun liburu eta jostailu dendara joan zaitezke aukeratutakoa erostera. Aukeratu al duzu iada zurea?

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*