HIZKUNTZ ESKUBIDEEN URRAKETA II: BAI BAINA… TE VOY A RESPONDER EN CASTELLANO

HIZKUNTZ ESKUBIDEEN URRAKETA II: BAI BAINA… TE VOY A RESPONDER EN CASTELLANO

Bilboko Unibertsitate Eskola batetan hiru urte daramatzat euskarazko diplomatura bateko azken urtean. Unibertsitate honetako ikasketen %80 euskaraz dira, dena den hautazko ikasgaien %80 gazteleraz dira, irakasle faltagatik diote.
Denbora guzti honetan zehar hainbat aldiz joan behar izan naiz idazkaritzara kontsultak eta tramiteak egitera. Normalean ilada luzea itxioin eta gero gelatxo txiki batean sartzen zara. Gelatxo horretan bi persona daude harreran lanean, mahaitxo bat gelditzen zait aurrean eta bertan karteltxo bat: “hemen egin ezazu euskaraz”, oso ondo, pentsatu ohi dut, horretarako da Euskal Herriko Unibertsitatea. Baina hitz egiten hasterakoan ustekabea:
– Kaixo, beken inguruan informazioa jasotzera nator.
– ¿Perdone? No le entiendo…
– Pero, si pone aquí que hable en euskera.
– Ah! Si, la chica que se encuentra a mi lado te atiende en euskera.
Ados, berriro itxoin behar izan dut ondoko neska libre gelditu arte, eta orduan zuzendu natzaio:
– Egun on, beka bat jaso ahal izateko zer egin beharko nuken jakin nahiko nuke.
– Bai, bai, baina… te voy a responder en castellano. Mira tienes que rellenar este formulario…
Harridura nire aurpegian. Hori al da euskaraz erantzun behar zidan langilea? Batzuetan, denboraz lasai baldin banabil, egoskor jarri eta ez dut bakerik izaten euskaraz hitz egiten didaten arte. Baina egia da, azkenean askotan errazenera jotzen dugula: gazteleraz jarraitu. Zergatik aparteko esfortzu bat suposatu behar digu guri?
Iladan zain daudenei begiratzen diet, pasatu da bat, bere txanda da eta gazteleraz hasi zaio zuzenean, iada ezagutzen ditugu idazkaritza honetako ohiturak zeintzuk diren. Lastima!

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*