EUSKARAZ SEGURU GIDALIBURUA

EUSKARAZ SEGURU GIDALIBURUA

euskaraz seguru gidaliburua emun ehu

EHUko AZPko langileentzat idatzitako gidaliburua duzue Euskaraz seguru. Euskaraz lan egiteko autonomia eta segurtasuna irabaztea da gidaliburu honen helburua. Baina, era berean, modu fresko eta berri baten bidez.

Gidaliburua hau, nahiz eta EHU eta AZPko langileentzat prestatutakoa izan den, euskaraz lan egiten dugun guztiontzat da baliagarria. Bertan datu eta gomendio desberdin ugari agertzen zaizkigu.

Lehendabizi, autonomia irabazteko gako batzuk adierazten dizkigu. Zuzentzaileak, hiztegiak eta abarren erabilera. Hizkuntza ohiturak aldatzeko gomendio batzuk ere baditugu; adibidez ez lotsatzea akatsak egiten ditugunean, ezezagunei lehen hitza euskaraz egitea… Gainera kalitatea bermatzeko aholku batzuk ere baditugu beste hainbat daturen artean.

Informazio osatu eta txukuna eskaintzen digute gidaliburu honen sortzaileak eta gainera sarean denon eskuragarri dugu. Beraz ez egin zalantzarik, eskuratu gidaliburua eta jarri praktikan, senti zaitez seguru euskaraz ari zarenean!

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*