LITERATURAKO 377 KLASIKO EUSKARAZ ETA EUSKARRI DIGITALEAN

LITERATURAKO 377 KLASIKO EUSKARAZ ETA EUSKARRI DIGITALEAN

eBook-ak, azken boladan asko ikusten ari garen gailu elektronikoak dira. Hasieran, arraro xamarra egiten zitzaigun pantaila bati begira liburuak irakurtzearena eta askoren zalantza izan da ea ikusmenari ez ote zion kalterik egingo ere. Dena den, zalantza horiek guztiak gainditu ditugu eta egun, eBook hauek irakurle tradizionalisten liburutegietan ere beren txokotxoa aurkitzen ari dira pixkanaka-pixkanaka. Paperak iraganeko gauza dirudi, gailu elektronikoek kontsumitzaileak liluratzeko duten botere ikaragarria dela eta: eBookak, tabletak, azken belaunaldiko smartphone-ak eta, nola ez, ordenagailuak. Baina horrek ez du esan nahi gure literaturako klasikoak paperean hiltzera kondenaturik daudenik. Armiarma proiektuak euskal literaturako eta literatura unibertsaleko 377 obra digitalizatu eta ePub eta PDF formatuetan jarri ditu guztion eskura.

Etxepare, Leizarraga, Munibe, Soroa, Azkue, Orixe, Kirikiño, Lizardi, Lauaxeta… Eta baita Skaespeare, Cervantes, Sade Markesa, Poe, Flauvert, Maupasant, Twain, Tolstoy eta abar ere.

Euskal klasikoak eta euskarara itzulitako klasiko unibertsalak euskarri modernoetan doan irakurtzeko aukera itzela. Eguberrietan tableta edo eBookik oparitu baldin badizute, ez ahaztu Armiarmak eskaintzen dituen klasikoetako bat irakurketa zerrendara gehitzea zure opariari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.

Obra guztiak hemen aurkitu ditzazkezu: Armiarma liburu elektronikoa GOZATU!

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*