TOLOSA KANTARI EKIMENAK DVD BERRIA

TOLOSA KANTARI EKIMENAK DVD BERRIA

Tolosa kantari ekimena 2008an sortu zen euskaraz eta kalean abesteko helburuarekin. 3 urte pasa dira jadanik eta jende asko da hilabeteko azken larunbatetan ekimen honetan parte hartzera animatzen dena. Sasoian sasoiko euskal abestiak kantatzen dituzte eta aurtengo urte zahar egunean burututako kantu jira guztiz berezia izan da ohiko partaideez gain etorkinak ere eurekin euskaraz kantatzen aritu baitira. Brasildarrak, argentinarrak, marokoarrak edo eta pakistandarrak izan dira azken eguneko partaide euskal kultura eta ohiturak bizi nahi dituztela adieraziz.

DVD berria duela pare bat aste aurkeztu zen Tolosan, honek 12 kantu bateratzeaz gain erreportaia ere badu. Bertan agertzen diren kantuak Benito Lertxundi, Xabier Lete edo eta Mikel Laboarenak dira. DVDaren grabaketan Bonberoenea Ekintzak jardun du eta hilabeteko azken larunbatetan egiten den ekitaldi herrikoi eta ireki honen nondik norakoak azaltzen dira bertan. Hurrengo hitzordua urtarrilaren 28an izango da beraz, animatu partehartzera!

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*