MANUEL FRAGA EUSKARAREN INGURUAN

MANUEL FRAGA EUSKARAREN INGURUAN

Lehengo astean, euskararentzat ekarpen gozoak eman dizkigun gizon baten heriotzaren inguruan aritu baginen ere, dena ez dugu gozoa euskararen mundu honetan. Orain astebete hain zuzen ere, Manuel Fraga hil zen, euskararentzat gaziak izan diren ekarpen batzuk utzi dizkigularik.

Behin baino gehiagotan esan zuen Manuel Fraga Iribarnek euskara hizkuntza hila dela, teknika modernorako gai ez dena. Azkenean, bera hil da, eta gu euskaraz ari gara Interneten, ematen duenez. Bere garaian zeresan handiak eman zituen bideo bat itsatsi dugu hemen:

Bideoa hau 2010ekoa dela uste dugu (testuan 2009 dioen arren), eta bertan dio bere amak (Iribarne zuen izena) ondo egin zuela seme-alabei frantsesez irakasten eta ez euskaraz, euskara hizkuntza hila delako.

Euskararen inguruan egindako adierazpen solte hauez gain, Manuel Fragaren biografia markatzen du bere ibilbide politikoa: Franco diktadorearekin ministro, eta baita hura hil ondoren erregimen post-frankistak etorkizunerako egokitu nahi izan zuenean.

Alianza Popular eta haren ondorengo Partidu Popularraren sortzaile ere izan zen Manuel Fraga.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*