GUSTATZEN AL ZAIZU ESKULANAK EGITEA?

GUSTATZEN AL ZAIZU ESKULANAK EGITEA?

Urtxintxa eskolak eta Hiru3 komunitateak elkarlanean eskulanen tarte bat sortu dute eitb-ko web orrialdean.

Hiru3 komunitatea EITB taldeak haurrentzako edukien inguruan sortu duen komunitate digitala da. ETB-3 telebista katea eta www.eitb.com/hiru3 webgunea izango ditu euskarri nagusi. Komunitatea hau 2000ko hamarkadan Betizu Kluba izan zenaren oinordekoa izango da.

Web gune honetan Urtxintxako hainbat langileek sortutako eskulan batzuk ditugu, eskulanak egiten ikasteko bideo eta oharrekin.

Eskulan guzti guztiak ondoren erabilgarriak izateko pentsatuak daude, hau da ez dira apaingarri soilak; jolasteko, mozorrotzeko, egun berezietarako… balio dute.

Oraingoz, lau eskulan; txabola, maskara, olentzero eta come fomea, ikus ditzazkezute helbide honetan: http://www.eitb.com/eu/hiru3/eskulanak/

Dena den, hilabetero eskulan berriak jartzen joango dira, guztira 12 izango direlarik.

Eskulanez gain, web orrialde honetan, haur eta gurasoentzat material andana aurki dezakegu: marrazki bizidunak, zozketak, lehiaketak baita gurasoentzako informazioa eta bazkide egiteko jarraibideak ere.

Aprobetxatu aukera, eskulanak errazak eta erabilgarriak dira, arratsalde euritsu batean familian egiteko plan ederra!

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*