“JOLASA BAINO GEHIAGO” JARDUNALDIAK

“JOLASA BAINO GEHIAGO” JARDUNALDIAK



Aste honetan, ostegun eta ostiralean, hilaren 2 eta 3an “Jolasa baino gehiago” jardunaldiak izango dira Durangoko Landako Elkartegian. Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatu duen jardunaldi honetan XXI. mendeko Euskaldunon Elkarteen haur eta gazte esparruaren markoa definitzea du helburu. Alde batetik, Euskaldunon Elkarteen aisialdi jardueren ezaugarri komunak definitzeko beharra daukagulako. Eta bestetik, gure aisialdiko jardueren bitartez eraginkorragoak izateko.

Horretarako aisialdian lan egiten duten elkarte eta erakunde desberdinetako hizlariek hartuko dute parte, martxan dauden esperientzia arrakastatsuak eta aurrera begirako estrategiak azalduko dituztelarik. Bertan izango dira besteak beste arloa lantzen duten hainbat: Sorguneak taldeko kideak, Bertsozale Elkartea, EHZ Euskal Herria Zuzenean eta Irrien Lagunak proiektuko kideak.

Jardunaldia aukera paregabea izango da onako galdera hauei erantzuten saiatzeko besteren artean: Haur eta gazte arloa zergatik, zertarako eta nola landu beharko litzateke? Zeintzuk dira gazteen partehartzerako aukerak euskaldunon elkarteetan?

Urtxintxako eskolako kide batzuk aukera izango dugu jardunaldi hauetan izateko eta parte hartzeko gure ideiak ere besteekin partekatuz. Honen inguruan esatekorik duzula uste baduzu, Landakon ikusiko dugu elkar.

Nahi duenak eskuragarri du programa ondorengo linkean: programa atxikiturik

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*