EUSKAL HERRIA ZUZENEAN 2012: BURUA PROIEKTUZ BETETA!

EUSKAL HERRIA ZUZENEAN 2012: BURUA PROIEKTUZ BETETA!

Euskal Herria Zuzenean, Hazparnen kokatutako elkarteak 20 urte betetzen ditu aurten. 1992an sortu zuten gazte batzuk Piztu, eta gaur egun belaunaldi berri batek eman dio jarraipena proiektuari. ildo beretik jarraitu dute gazte hauek, modu parte hartzailean euskal gazteengandik sortuz, gazteentzako eskaintza zalaba eskainiz.

Aurten ere hasiak dira lanean EHZkoak. Pasa den larunbatean Biltzar Nagusia antolatu zuten Heletan, kide eta laguntzaile guztiak bilduz, datorren ekainean eta uztailean burutuko den hamazazpigarren festibalaren antolakuntza izan delarik ardatz nagusia.

Dena de, festibalaz gain EHZk, EHrZ lehiaketa antolatzen du urtero “musikak anplifikatu” lemarekin, Euskal Herriko taldeak sustengatzeko, bultzatzeko eta musika sorkuntzari ikusgarritasun bat emateko. Aurten ere puri-purian dugu lehiaketa eta eredu partehartzailea gehituko du taldeen hautuari dagokionez, publikoaren bozkekin internet bidez. Berrikuntza moduan, Donostian final-erdiak burutuko dituzte kontzertu baten bidez martxoaren 17an. Musikari zuzendutako proiektuez gain, EHZ-k emanaldi sorkuntza eta sorkuntza plastiko/grafikoa bultzatzea du helburu, eta horretarako Sorgin eta Artean proiektuak garatzen dituzte.

Horretaz gain, elkarteak garrantzi handia ematen dio gogoetari. Zentzu hortatik, zineproiekzioak, eztabaida guneak etab. antolatzen jarraituko dute. Horretarako, Euskal Herriko eragile desberdinengana hurbilduko dira (gaztetxe, kultur elkarte…) bira handi bat antolatuz urtean zehar, EHZ proiektua aurkezteko eta horren inguruan eztabaidatzeko.

Proiektu desberdin hauei buruzko informazio guztia nahi duenak eskuragarri du webgune honetan: www.ehz-festibala.eu

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*