HEZHIZ EGONALDIAK ORION ETA HONDARRIBIAN

HEZHIZ EGONALDIAK ORION ETA HONDARRIBIAN

Azken bi aste hauetan, Urtxintxa eskolako hezitzaileok Debako Medata Institutuko DBH 3 eta DBH 4. mailako gazteekin egonaldiak izan ditugu HezHiz programaren baitan.

HezHiz erabilera sustatzeko hizkuntzarekiko jarreren lanketa egiteko programa bat da. DBHko gazteei zuzendutako dinamizazio hauen bidez euskararen erabileran eragitea bilatzen dugu hizkuntzaren inguruko hausnarketa eginez.

Programa, 2008-2009 ikasturtean hasi zen gaur egun Mendata Instituan DBH 4. mailan dauden ikasleekin, ikasturte osoan zehar 15 ordubeteko saio dinamizatu genituen institutuan bertan. Emaitzak positiboak izan zirenez 2009-2010 ikasturtean gaztetxo horiekin programaren jarraipena egiteaz gain, lehen mailako ikasle berriekin HezHiz garatzen jarraitu genuen.

Aurtengo ikasturteko planteamendua ordea berria izan da. DBH 4.mailako gazteek hiru urteko prozesua egin ondoren, bi eguneko egonaldi batekin borobildu dugu laugarren hau, beraien ibilbidea autonomoki egiten hasteko bultzadatxoa emanez. Orioko aterpetxean burutu dugun egonaldi hau, beraien Institutuko euskara erabileran eragiteko hainbat ekintzaren abiapuntua izan da, datozen belaunaldietakoen erreferente ere izan daitezen.

DBH 3. mailakoekin ere Hondarribian izan gara. dinamika eta jolas ezberdinez gain, gure euskara erabilera ohituretaz hausnartu dugu eta etorkizunean betetzeko erronka desberdinak proposatu ditugu.

Gogotsu ibili dira Debako gazteak, euskararen egoerak arduratzen ditu eta horren aurrean konpromezuak hartzeko prest azaldu dira; eta hau guztia gure hizkuntzarekin jolas eginez, aberastuz eta ondo pasatuz!

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*