JAZZA ETA EUSKAL MUSIKA UZTARTZEKO SAIAKERA

JAZZA ETA EUSKAL MUSIKA UZTARTZEKO SAIAKERA

oinez jazz kartela


Iada abian dugu Oinez Jazz zikloa, Euskal musika eta jazza uztartu nahi dituen zikloa. San Fermin Ikastola eta Zizur Nagusiko Kultur Patronatuak izan dira pasa den ostegunean abiatu zen ziklo honen antolatzaileak.

Ez da lehenbiziko aldia bi bide hauek gurutzaten direna. Han urrutian gelditzen da Mikel Laboak John Cage-ri egin zion omenaldi ikaragarria. Eredu hurbilagoak ere badira, esaterako, Iñaki Salvador jazz musikariak 2009an Laboa berari eginiko omenaldia. Orain, San Fermin ikastolak bere ekarpena egin nahi du bide honetan eta jazz ziklo bat antolatu du bi kultura horiek elkarrekin hitz egin dezaten. Jazz mota desberdinak (garaikidea, latinoa, rockeroa) Euskal soinu desberdinekin nahastuko zaizkigu: txalaparta, albota, txistua… Eta horretarako Talka Ensemble, Anche Pa Ti eta Tu Tikez nafar taldeek kolaburatuko dute.

Nafarroa Oinez 2012aren inguruan antolatzen diren kultur jardunaldietako bat da eta esan bezala, pasa den ostegunean, hilak 2 izan genuen lehen kontzertua Talka Ensemble taldeak eskeinia, baina oraindik beste bi kontzertu ditugu zain, datozen bi ostegunetan: hilak 9 eta 16an. Kontzertu guztiak 21.00etan izango dira Zizur Nagusiko Kultur Etxean.

Badakizu, jazza gustuko baduzu eta zer esanik ez euskal musika, animatu ostegun hotz hauetan Euskal-jazzarekin gorputza piska bat berotzera.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*