KATILLUKADAK, HAURRENTZAKO TXOTXONGILO EMANALDIA

KATILLUKADAK, HAURRENTZAKO TXOTXONGILO EMANALDIA



Katillukadak, kontakatillu taldeak sortu duen lehen txotxongilo obra dugu. Katillu dugu protagonista, bertsolari ohia, eta egun Euskal Herriko txoko guztietako haurrei ipuinak kontatzen dabil herriz herri. Hala ere, noizean behin bertsoren bat edo beste abesten du, oraindik ere bertsolari fina delakoan baitago.

Katillukadak emanaldian, Katilluk lau ipuin kontatzen dizkigu, laurak mezu desberdin batekin eta txotxongiloak manipulatzeko teknika desberdin batekin.

Bost dira ordea antzezlan honetan ikusi ditzakegun manipulazio teknikak: guantea, barillak, itzalak, guante beltza eta azkena Katillu bera.

Kontakatillu taldekoentzat, posible da txotxongiloak modu didaktikoan ere erabiltzea, horregatik sartzen dituzte beraien istorioetan arrazakeria edo beldurrak bezalako gaiak. Jenderik inplikatu gabe haurrei gauza asko ulertarazteko aukera ematen baitute. Horretaz gain, ziur daude txontxongiloen bidez adibidez matematika ere irakatsi daitekela eta horregatik ikastaroak ematen dabiltza irakasleei, aisialdian lan egiten dutenei…

Gainera, beraien asmoa eskoletan haurrekin txotxongiloak egiteko aukera edukitzea da, ondoren beraien sortutako txotxongilo horrekin manipulazio teknika desberdinak ikasteko. Txotxongiloen bidez, haurrei sarri errazago egiten zaie beraien sentimenduak adieraztea, askotan beraien arazoak islatzen dituztelarik jolas honen bidez.

Herriz herri dabil Katillu, datorren astean, hilaren 15ean Zornotzan izango da; baina lasai, ziur laister iritsiko dela gurera ere, haurrei bertsolari zaharraren jakinduriaz betetako ipuinak kontatzera.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*