PERKUSIO TAILERRA KUDRILLATEGIKO GAZTEEKIN

PERKUSIO TAILERRA KUDRILLATEGIKO GAZTEEKIN



Lau urte igaro dira Lezo eta Pasaian Kuadrillategi egitasmoa Urtxintxa Eskola kudeatzen hasi zenetik. 13-15 urte bitarteko gazteekin, ostiralero bi orduz elkartzen dira hezitzaileak, haien gustuko gauzak egin eta arratsalde atsegin bat igarotze aldera. Eta hori dena, euskaraz.

Haiek eskatutako ekintzak antolatzen ditugu batez ere, baita guk proposatu eta bideraturikoak ere. Zenbaitetan, kanpotik norbait ekartzen dugu gai jakin baten inguruan saioa emateko. Horixe gertatu zen pasa den ostiralean Antxoko Kuadrillategiko bi taldeetan, Zozongó perkusio tailerreko Odei eta Ander etorri ziren urtero bezala, haien instrumentuekin musikaz gozatzera erakustera. Saio biribilak benetan! Trintxerpeko kuadrillategiko gazteak ere gurekin izan dira Antxon! Gure gorputza, erritmoa, eta baita hainbat danbor eta instrumentu erabilita ere, musika sortzen dugu! Argazkia ikusi besterik ez duzue zeinen ongi pasa dugun ikusteko! Bi aste barru Lezon izango ditugu! Hau festa!

Horrez gain, sexualitate tailerra ere urtero izaten dugun zita dugu. Hirusta taldeko Kotte Susperregi Aizpurua etortzen da urtero gure saioetara, eta lasai eta gustura mintzatzen dira gazteak sexualitatearen inguruan, dinamika dibertigarrien bidez. Datozen asteetan izango dugu gure artean Kotte. Gogotsu gaude!

Eta urtero hutsik egiten ez duen beste ekintza bat eski-irteerarena dugu… Aurten ere, martxoaren 4ean eta 11an joango gara gazteekin Candanchú eski-estaziora egun pasa! Egun polittak igaroko ditugu denek, eta bertan ere, euskaraz mintzatuko gara, gurekin baitaramatzagu hemendik eski eta snow espezialistak, gure irakasle izan daitezen!

Eta tira, urtero egiten ditugun gauzez gain, saio berri eta berezi ugari ere prestatzen ari gara… Kontatuko dizkizuegu!

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*