MAHAI JOLASIK ZAHARRENA

MAHAI JOLASIK ZAHARRENA

Munduan aurkitu diren jolas guztien artean zaharrena Ur-eko joku erreala da. Ur- en aurkitu zen, Mesopotamian, eta hortik datorkio bere izena. Duela 4.500 urte Sumer- eko buruek joko honetara jolasten zuten. Gizarte hartan pertsona bat hiltzen zenean bere gorputzarekin batera jolas honetako taula bat sartzen zuten lurpean, hortik gizarte hartan jarduera honek zuen garrantziaz jabetu gaitezke.

Gaur egun ezagunak diren jolasek Ur- eko jolas honetan dute beren sustrai, esate baterako Backgammon-ak eta jacquetak.

Alkerkea eta ezagutzen diren jolasen artean zaharrenetariko dela esan genezake. K.a.tik 1900. urteko aztarnak bilatu dituzte Egipton. Arabiarrek ekarri zuten Europara eta Erdi aroan hedatu zen batik bat, gaur egun Dama jolasarekin ezagutzen ditugun jolasetara heldu arte garatu da.

Kontuak kontu, argi ikus dezakegu mahai jolasek aspaldian dituztela sustraiak, baina noiztik jolasten ote dugu gizakiok? Ziur asko izaki garenetik, animaliek ez ote dute ba jolasten? Argi eta garbi dago, gizakiok oso beharrezkoa dugula jolastea, beraz seguruenik sortu ginenetik etengabe egiten dugun ekintza izango da. Zer iritzi duzue zuek honi buruz?

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*