SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRAREN JARDUNALDIAK

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRAREN JARDUNALDIAK

Joan den ostiralean, otsailak 24, Soziolinguistika Klusterrak jardunaldiak antolatu zituen “kulturgintza euskararen garabidean” izenburupean.

Urtxintxa eskolako kideok Donostian Eureka! Zientzia museoan aurrera eraman ziren jardunaldi mamitsu hauetan izateko aukera izan genuen.Bertan hitzaldiak eta lan saioak izan genituen, aurten arreta berezia jarri diotelarik joan ziren guztien parte hartzeari eta iritzi trukaketari.

Goizaren lehen partean, harrera ekitaldia izan genuen, bertan Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoa Donostia Kutxa, Donostiako Udala eta Soziolinguistika Klusterraren parte hartzea izan genuelarik.

Ondoren Jon Sarasuaren hitzaldia izan genuen, Kultur bizitzaren azterketa kualitatiboaren emaitzak, ondorioak eta proposamenak azaldu zizkigularik.

Atsedenaldiaren ostean, tailerrak izan ziren. Hiru tailerren artean aukeratu genuen: hezkuntza, sorkuntza eta hedabideak. Tailer guztietan hizlari bat edo bi izan ziren eta honen ostean galdera batzuen bidez bertako parte hartzaileok eztabaidatzeko aukera izan genuen. Tailer guztietan atera ziren hausnarketa eta ondorioak kronikagile batzuk jaso zituzten eta ondoren berriro denok batera elkartuz komunean jarri zizkiguten.

Goizarekin bukatzeko Hausnartu – IV. Euskal Soziolinguistika sari banaketa egin zen, irabazlea Paula Casares izan zelarik Euskararen belaunez belauneko jarraipena hizkuntza sozializazioaren paradigmatik lanarekin

Arratsaldean berriz, Eduardo Apodaka izan genuen hizlari, berak euskaltasuna hiritik nola landu ezagutzeko bideak ireki zizkigularik.

Bukatzeko, Eukolandia emanaldia izan genuen, Mirian Lukiren ahotsarekin eta Concetta Probanzaren esku margolariekin. Poesia eta irudia uztartuz euskal kulturen inguruko hainbat aspekturi buruzko iritziak, istoriotxoak… agertzen dituzte.

Zorionak eta mila esker Soziolinguistika Klusterrari honelako jardunaldiak urtero antolatzen jarraitzeagatik, euskararen inguruan lan egiten dugunoi bideak irekitzen baitizkigu gure lanetan berritzeko eta iritzi eta ideia trukaketa aberasgarri bat egiteko.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*