AISIALDIA GAUR EGUN

AISIALDIA GAUR EGUN

Aisia edo aisialdia denbora hutsa edo denbora betea bezala definitzen da. Euskaraz “aizina” edo “denbora-pasa”.

Alde batetik, “lanik edo zeregineik gabeko tartea da, nork bere gogora ematen duena” (Elhuyar). Eta bestalde hutsaren berezko “denbora librean ematen diren jarduerak: jolasak, kirolak, ekoizpenari norabidetua ez den lana”.

Dena den, denbora pasa ere merkatu bat bilakatu da: bidaia agentziak, kirol lehiaketa erraldoiak (futbol muntuko txapelketak, txirrindularitza itzuliak…), opor mota guztiak (ondartza, mendia, negu kirolak…), lan lasaia (baratzea, arrantza…), festak, festibalak… Industria alor guztietan sartu da eta ekoizle gutxik atsegina ematen diete kontsumitzaile askori.

Filosofia bat ere sortu zen aisialdira hedatu zelarik: aisialdia ez ote da zibilizazio berri bati buruzko bidea (Dulmazier). Ekoizpen lanaren laburpenak denbora librea luzatzen du. Astean guxti gora behera 35/40 ordu lanean daramagu, 60 ordu jaten eta lo egiten, beraz 70 ordu inguru gelditzen zaizkigu atsedenerako. Baina askoz aisialdi denbora gehiago izaten da haur eta gazte garaian 85 ordu gutxi gorabehera. Beraz, ezin dugu ukatu aisiak gure bizitzetan duen garrantzia, eta zer esanik ez haur eta gazteengan.

Ikusmolde baikor batean aisialdiaren luzapena askatasunaren seinale da. Gainera, badakigu balioen transmisioa gaur egun batez ere aisialdian egiten dela, kontutan hartzen badugu egungo eskolaren zeregina batez ere edukien transmisiora mugatzen dela. Honetaz gain aisialdia oso esparru egokia da haur eta gazteen heziketarako, ez baitu edukiaren presiorik, askea da eta ondo pasatzeko egiten da. Beraz, haur eta gazteek aberastasun ikaragarria dutela ezin dugu ukatu.

Baina bada beste ikusmolde bat eta zabaltzen ari den kezka bat ere, aisialdia ez ote den beste kontsumo mota bat, gizarteko ezberdintasunak azpimarratzen dituena.

Bi iritzi hauekin ados al zaudete?

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*