OHITURAK ALDATZEN

OHITURAK ALDATZEN

Gaurkoan kalean ikusitako haur batzuen inguruan idazten dut. Haur hauek beste edozein haur bezala elkarrekin jolasten ari dira. Ahizpak dira; zaharrena, ohikoa den bezala txikienari amorrarazten eta zirikatzen ari da. Beraien arteko hizkuntza gaztelera da, aitarekin daude eta honek ere gazteleraz hitz egiten du. Aitaren lagun bat ere, beraiekin noizbehinka jolasten duena, osaba paperean dabil eta honek ere gazteleraz dihardu haurrekin. Oraingoz, askotan ikusten dugun egoera bat da baina, bat batean alaba zaharrenak ikastolako liburuxka txiki bat atera du, bertan abesti jolasak ikusti ditut, segidan gazteleraz hitz egiten ari ziren guztiak euskeraz jolasten hasi dira.

Liburuxka hori Argitxoren jolas liburuxka da. Ikusi dudanean burura etorri zait nire txikitako harremana Argitxorekin! Nik Argitxo 4.mailan ezagutu nuen , nik ikasten nuen ikastolan euskaraz bizi egitasmoarekin lanean hasi ziren eta iratxo txiki horrek gure laguna izan behar zuen , opariak ekartzen zizkigun eta jolas garai gehiago izaten genituen. Dena ona esango dezue… Ba ez, nere kasuan ez. Saria jasotzeko baldintza bakarra euskaraz hitz egitea zen, nik ikastolan egiten nuen baina nire etxeko hizkuntza gaztelera zen eta nere aisialdiko taldean ere gailentzen zen hizkuntza gaztelera zen. Ikastolan denak genuen mahaiaren gainean eta denen bistan gure ibilbidea; berdea : dena euskeraz egin zenuenean edo gorria: bi esaldi baino gehiago gazteleraz egin zenituenean. Asmatuko zenuten bezela nere bidea askotan gorria zen eta bestetan berdea, saria jaso nahi nuelako. Ez dut uste inor sari gabe geratuko zenik baino gorria zure ibilbidean ikustea ere ez zen gustoko zerbait! Gutxiago besteen aurrean “ belarrimotz “ bezela geratzea.

Niri Argitxok gogoratzen dizkit nire txikitako borrokak hizkuntzarekin. Gerora ere 6.mailan euskararekin haserretu nintzen , adina izango zen. Euskararekin baino irakasleen jarrerarekin haserretu nintzen, denbora guztian gure gainean baitzeuden gogorarazten zein ederra zen gure hizkuntza eta gehiago erabili behar genuela. Hau dena inguru erdalduna duzunean ez da oso eramangarria , kulpa sensazioa zenuen.

Pentsatuko duzuen bezela haserraldiak ez zuen iraun, gaur egun euskara sustapen eta normalizazio egitasmoetan egiten dut lan eta askotan ikusten ditut nire egoera berdinean edo antzekoan dauden gazte eta haurrak.

Pozten nau bi neska txiki horiek jolasean ikusi izana eta gogoratzea edo ohartzea , niri haserraldiak ekarri zizkidan iratxo hori gaur egungo haurrei lagungarri zaiela. Beraien bizipenak ezberdinak izango dira eta badakit nirekin ikasi zuten askorenak ere horrela izango direla, nire esperientzia ez dutela konpartitzen, baina…

Zuek izan al zenuten Argitxorik ? Saritzen edo zigortzen zuenik ?

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*