MINTZALAGUN BILA?

MINTZALAGUN BILA?



Badira hainbat urte Euskal Herrian euskara praktikatzeko asmoz mintzalagunak edo eta berbalagunak martxan jarri zirela eta egun telebistako saio batetan ere badugu Kerman bere euskara hobetzekotan mintzalagun bila ari dena. Bestalde, ezaguna genuen ere azken urteetan formatu honen barruan sortutako “Gurasolagun egitasmoa” Getxon, Leioan, Irunerrian, Tafallan eta beste hainbat herritan burutzen dena. Honek, guraso euskaldunak edo eta euskaraz ikasten ari direnak beraien egoera berdinean dauden beste guraso batzuekin harremantzea du helburu honela euren seme alabei euskararen transmisioa bermatzeko asmoz. Normalean, parkeak, plazak, irteera antolatuak edo eta tailerrak izaten direlarik elkarguneak.

Gipuzkoan ere sortu dira honen antzeko beste ekimen batzuk adibidez Urtxintxa eskolak bigarren urtez abian jarri du “Familiaola” egitasmoa Irunen, bertako familia euskaldunei aisialdiko ekintza desberdinak eskaintzen dizkielarik beti ere ingurune euskaldun bat bermatuz. Argazkian ikus dezakegu Familiaolako gurasoekin egin zen txotxongilo tailerra.

Urola kostatik iritsi zaigu mintzalagunen inguruko azken ideia. Zumaian hain zuzen, “Hiketalagun ekimena” martxan jartzeko abian da. Honen helburua hitanoa ezagutu eta erabiltzen duen jendea hitanoa ikasi eta praktikan jarri nahi dutenekin elkartu eta praktikatzeko aukera eskaintzea delarik.

Beraz, ikusi dezakegun moduan gero eta gehiago dira euskara praktikatu ahal izateko dauden aukerak. Ea beste herri batzuetara ere aukera hauek zabaltzen diren.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*