TXANTXARIAK

TXANTXARIAK


Adi! Kasu! Erne guztiak! Txantxariak datoz! Jolasean, olgetan, dostetan hasteko garaia heldu da!. Haurrak jolasa berea du dio esaera zaharrak, baina guk aldarrikatzen duguna da bizitzak berak dituela bere, jolasa, alaitasuna, umorea eta adiskidetasuna.

Horregatik, Txantxarien laguntzaz jolasten has zaitezten hainbat aukera proposatu nahi dizkizuegu haur, guraso eta irakasleoi. Denak dibertigarri, denak gogo-gozagarri. Mari Txipi, Arantxa Zabalete, Antxon eta Txantxibiri Kamino izango dituzue bidelagun, Braulio astoarekin batera. Musika eta txantxarik ez da faltako bidean, ezta irri eta aja aritzeko motiborik ere.

Eta jolasteko gure proposamen berria TXANTXARIAK – Euskal Jolasen Bilduma 4” izeneko DVD-CD-Liburuxka da.

Argitalpen honetan abesteko eta dantzatzeko 24 proposamen agertzen dira. Jolas hauek ezagutzeko hiru bide eskaintzen dira:

1. DVDa: jolasak ulertzeko antzezpenekin eta Txantxarien abenturak

2. CDa: jolasen abestiekin

3. Liburuxka: jolasen azalpenak eta abestien letrekin

Txantxarien laguntzaz, ia ahaztuta zeneuzkaten jolasak gogora ekarriko dituzue berriro, eta ezagutzen ez zenituzten berriak ikasiko dituzue. Badakizue: korroan alai-alai kantari eta jauzika, autobusean ala etxetxoan, parabapapaka ala arre-arre mandoka, gozatu eta ongi pasatu. Alegia,… Jolastu!

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*