ZUGARRAMURDIN TOKI ALAIKOEKIN

ZUGARRAMURDIN TOKI ALAIKOEKIN

Otsailaren azken astean, Irungo Toki Alai institutuko euskara batzordeko ikasleekin Zugarramurdin egonaldi bat izan genuen.

Iazko ikasturtean sortu zuten euskara batzordea Toki Alaien, eta harrezkero hainbat ekintza burutu dituzte bertako partaideek: idazlan eta pasword lehiaketak, pasabideak apaindu euskaraokea… eta hau guztia beraien institutuan euskara erabilera areagotzeko asmoz.

Aurten, urtebeteko ibilbidearen ostean, Zugarramurdin elkartu gara D.B.H.ko 50 ikaslerekin, bi egunetan zehar zerbait ikasi eta elkarrekin ongi pasatzeko asmoz; eta halaxe izan da. Hizkuntzen inguruan hausnartu eta Irungo euskararen egoera ikustearekin batera besteak beste, Zugarramurdi eta sorginen mundua ezagutu ditugu jolas eta ekintza desberdinak eginez.

Lan bikaina egiten ari zarete gazteak, eta jarraitu ezazue horrela, euskara maitatuz, aberastuz, zabalduz, eta bidean ongi pasatuz!

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*