LA TROBA KUNG FU HERRI URRATSEN

LA TROBA KUNG FU HERRI URRATSEN



Euskal Herrikoa ez den musika talde batek lehen adiz Ipar Euskal Herriko ikastolen jairako abestia egin du.

ELKARTUZ ZABALDU da aurtengo Herri Urratseko leloa eta baita la Troba Kung Fu talde Kataluinarrak besta handirako eginiko kantuaren izena ere. Lehen aldia da Euskal Herritik kanpoko talde batek festa handi honetarako abestia egiten duela honela antolatzaileek aurtengo leloarekin bat egin nahi izan dutelarik. Taldeko partaideek kantua egiteko aukera eskaini zitzaienean inongo zalantzarik ez zutela izan esan dute eta eurentzat hitzegiten ez duten hizkuntza batean kantatzeak erronka eta kuriositate handia suposatu diela eman dute aditzera.

La Troba Kung Fu taldea bere herrian rumba katalanaren erreferentzia nagusienetako bat da, Herri Urratseko abestirako doinu alai eta kantagarriak aukeratu dituena. Dagoeneko hainbat aretoetan izanak dira kantuaren aurkezpena egiten hala nola, Gasteizko Jimmy Jazz-en, Tolosako Bonberenean eta Ondarroako kafe antzokian. Oraindik ez baduzu kanta entzun maiatzaren 13an izango duzu aukera Senpereko lakuaren inguruan. Beraz anima zaitez Herri Urratsera eta goazen denon artean elkartuz zabaltzera!

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*