JUANA JOXEPA TRONPETA

JUANA JOXEPA TRONPETA

Bai, bai bera da… Etorri egin da… Gurekin jolastera… Eta bere tronpeta ekarri du … Ze ondo…

Hau da Talaia ikastolako, Hondarribiako, haurrak esaten zuten gauza bakarra Juana Joxepa Tronpeta ikusi zutenean beraien ikastolan. Ezin sinetsita zeuden aspaldian egin zuten lagun berri hura beraien ikastolan zegoela eta hare eta gutxiago beraiekin jolastera etorri zenik ere.

Talaiako haurrak ikasturte hasieran ezagutu zuten Juana Joxepa Tronpeta Nerearen bidez eta ondoren Josebaren bidez, haiek Juana Joxeparen berri ekartzen zieten ia astero. E-mail bidez bidaltzen zien bere bidaien berri eta ezagutzen zituen jende eta jolasen berri. Talaiako haurrak irrikaz itxaroten zituzten Juana Joxeparen mezuak, batetik Manhattan-en egon zenekoa, bertan 8 hanburgesa janez ezin aseturik, bestetik Pisako dorrean eginiko argazkiak, Tanzanian ere ibilia zen safarietan eta haurrei gehien gustatzen zitzaiena, mezu bakoitzean, bisitaturako lekuko jolas berriak ikasi zituela eta haiekin jolastera animatzen zituela .

Juana Joxepa, aspaldian bidaiatzera joan zen laguna dugu, baina ez dago bakarrik , berarekin beti izaten dituelako bere tronpeta eta hainbeste maite dituen lagunak, nahiz eta hauek ez egon bertan berarekin, beraien berri jasotzen du eta guk, bere lagunak, bere mezu eta argazkiekin Euskal Herriko hainbat haurrekin jolasteko aukera izaten dugu.

Ezagutu nahi Juana Joxepa Tronpeta ? Adi egon agian zure herrian azalduko da , oso erraz jakingo duzu zein den, bizikleta gainean eta tronpeta alboan dituen neska alai bat ! Berarekin topo egin ez gero earki pasako duzu, erne ibili .

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*