IKASLEEI ETXEKO LANAK BIDALTZEAREN AURKA DAUDE GURASOAK

IKASLEEI ETXEKO LANAK BIDALTZEAREN AURKA DAUDE GURASOAK

Azken boladan, alde desberdinetatik iritsi zaigu etxekolanak denbora galtze hutsa direnaren ustea. Askok horixe bera bizi izan dugu txikitatik gure eskola garaietan, baina gaur egun gure hezkuntza sistemaren oinairri garrantzitsu bat izaten jarraitzen dute.

Ikasleei etxekolanak bidaltzea kaltegarria izan daitekeela uste du Alfie Kohn irakasleak. Hamabost egunez, eskolatik bidalitako etxekolanei muzin egitera deitu berri du Frantziako Estatuko guraso elkarte handienak. Haurrei etxekolanak bidaltzearen onura ez duela inork frogatu eta etxean laguntza jaso dezaketen eta jaso ez dezaketen haurren arteko ezberdintasuna handitzen duela argudiatu dute.
Alfie Kohn irakasleak argi du, etxekolanak ez dira beharrezkoak eta gainera ez dira onak; hala azaldu du Thehomeworkmyth (Etxekolanen mitoa) liburuan.

7 eta 11 urteko bi seme-alabaren aita honen esanetan, gaur egun umearen garapen integralaz hitz egin ohi da, errendimendu altua lor dezan presionatzeak dituen ondorio psikologiko kaltegarriez mintzatzen gara, baina praktikan ez da ezer aldatzen.

Eskolan etxerakolan mordoa ematen jarraitzen dute eta horrek, estresa sortzeaz gain, ez die uzten haurrei beste arlo batzuetan garatzen.

Eta nola ez, orduan eta etxekolan gehiago, orduan eta aisialdirako denbora gutxiago.

Etxekolanen aldekoen argudioa izan ohi da independentzia, ardura, autodiziplina eta ikasketa ohiturak bultzatzen dituztela, baina Kohn ez dago horrekin ados: “Etxekolanak oso desatseginak dira bai haurrentzat eta bai familientzat eta azkenean onurarik gabeko esfortzu huts bilakatzen dira. Etxekolanekiko umeen interes faltak eskolarekiko eta orokorrean ikastearekiko jarrera ezkorra eragin dezake. Etxekolanak dira haurraren jakin-mina itzaltzeko arrazoi nagusia. Eta guk haur osoak nahi ditugu, sozialki, fisikoki eta artistikoki garatuko direnak, eta erlaxatzeko eta ume izateko ere denbora izango dutenak”.

Nola motibatu haurrak, orduan? Hezkuntza sistemarekin kritiko den irakasle estatubatuarraren hitzetan, norbera baino ez da gai norbere burua motibatzeko: Gauzak ulertzeko umeak berez duen nahia loratzeko, aproposa den giro bat sortzea da egin dezakeguna.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*