TXIRRI, MIRRI ETA TXIRIBITON: 40 URTE OHOLTZAN

TXIRRI, MIRRI ETA TXIRIBITON: 40 URTE OHOLTZAN



Pasa den martxoaren 25ean 40 urte bete zituzten oholtza gainean
Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazo ezagunek. 1972an egin zuten lehen agerraldia eta harrezkero 40 urtez ibili dira herririk herri umetxoen irria sortaraziz. Erakusketa eta ekitaldi bereziak izan ziren Donostiako Udal Liburutegian.

Euskaldun gutxi izango da Txirri, Mirri eta Txiribiton ezagutuko ez duenik. Izan ere, 40 urtez, hainbat belaunalditako haurren arreta jaso dute hiru pailazoek.

“Kixki, Mixki eta Kaxkamelon” izena hartu zuten eta Xabier Otaegi, Jose Ignazio Ansorenaeta Andoni Ezeiza ziren hasierako hirukotea. Hirukote gazte-gaztea zen, ordura arte Euskal Herrian ezagutzen ez zen zerbait egitea erabaki zutenak: pailazo-lanak euskaraz egitea. Umeentzako euskarazko ikuskizunak sortzen aitzindari izatea lortu zuten.

Hainbat urtez herririk herri jardun ondoren, 1984an telebistarako jauzia egin zuten. Andoni Ezeizak hirukotea uztea erabaki zuen, ez zuelako telebistan lan egin nahi, etaTxema Vitoriak hartu zuen bere lekua. Hirukotearen izena ere aldatu zen, eta Kixki, Mixki eta Kaxkamelon izatetik Txirri, Mirri eta Txiribiton izatera pasatu ziren.

Lehen ere aski ezagunak baziren, telebistan agertzeak arrakastaren ateak ireki zizkien eta hainbat proiektu abiarazteko aukera eman zien. Harrezkero, hamaika jaialdi,Pailazokeriak marrazki bizidunetako filma, dozenaka telebista-saio eta emanaldi (“Don Don Kikilikon”, “Barre Busa”, “Altza Porru” edo “Trikitraka Trikitron”), eta azkenaldian baita ingelesezko saioak ere, “Sagarra da Apple” (gogoratzen sagarra mantzana, ikatza karbon…?). 40 urte ez direla alperrik pasa!

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*