IKASI ZIENTZIAZ HAURREKIN

IKASI ZIENTZIAZ HAURREKIN

Zientzia haurrentzat segundo gutxian 8-12 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako zientzia-esperimentuen liburua argitaratu du Elhuyarrek. Hamar minutuan edo gutxiagoan, familian eta lagun artean egin daitezkeen 100 esperimentutatik gora biltzen ditu liburu honek.

Zientzia etxeko gaztetxoenekin bizitzeko aukera izango duzu esperimentu libru honen laguntzaz:
Zientzia haurrentzat segundo gutxian. Hamar minutuan edo gutxiagoan egin ditzakezun 100 esperimentu baino gehiago. Liburu hau Jean Potter-en prestatutako liburuaren euskarazko itzulpena da, eta Elhuyarrek egin du itzulpena.

Hamar minutu edo gutxiago nahikoa dira jarduera bakoitza egiteko. Jarraibide argi eta urratsez urratseko batzuek, eta irudiek, esperimentua ongi egiten lagunduko diote gaztetxoari heldu baten laguntzaz. Gainera, gauza asko ikasi ahal izango dute: zergatik ez diren biribilak arrautzak, urpekoak nola igotzen diren gainazalera eta nola hondoratzen diren, eta abar. Esperimentuak egiteko behar den material gehiena etxean bertan, lorategian edo auzoan aurkitu daiteke, eta ia edozein lekutan egin daitezke esperimentu hauek.

Gaztetxoenentzako ikasteko modu dibertigarri bat izan daiteke, maite dituztenekin, beraien aisialdian eta gozatuz; honela haurrek zientzia dibertigarria ere izan daitekela ikasiko dute.

Zz seriearen hirugarren liburua da hau, neska-mutilak esperimentuen mundu zirraragarrira hurbildu nahi ditu Elhuyarrek. Zz liburuak ez dira eskola-liburuak, familian eta lagun artean gozatzeko esperimentu-bilduma bat baizik.

Liburua paperean zein formatu digitalean eskuratu daiteke. Papereko bertsioa dagoeneko salgai dago 12 €-an Elhuyarren Interneteko dendan (
www.elhuyar.org/edizioak) eta liburu-denda nagusietan. Formatu digitala Interneteko dendan (www.elhuyar.org/edizioak) eros daiteke 4 €-an. Paperezko ale bat erosita, formatu elektronikoko ale bat emango dizugu doan.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*