OINARRIZKO EUSKAL HERRIA EZAGUTZEKO “XAMAR”-EN ORHIPEAN ORAIN ERE KATALANEZ

OINARRIZKO EUSKAL HERRIA EZAGUTZEKO “XAMAR”-EN ORHIPEAN ORAIN ERE KATALANEZ

Juan Carlos Etxegoien Xamar soziolinguistak duela 20 urte argitaratutako Orhipean: Gure herria ezagutzen liburua gaztelaniara, ingelesera eta frantsesera itzulia egoteaz gain dagoeneko katalanera ere itzulia dago.


Orhipean liburua 1992an argitaratu zen lehen aldiz euskaraz. Liburu honek euskaldunon herria, jatorria, hizkuntza, unibertsoa, ohiturak etab. naturaltasunez eta ikuspegi humanista batekin azaltzen ditu. Irakurterraza, arina, argazkiz eta irudiz lagundua dagoen liburua da orain arte gure burua munduari aurkezteko balio izan duena. 2005ean argitaratu zuen Pamiela argitaletxeak Orhipean gazteleraz eta 2006an berriz, lehenik ingelesera eta ondoren frantsesera itzuli zen, kanpotarrei euskaldunen berri emateko.

Orhipean: Gure herria ezagutzen aurten katalanez argitaratu da lehen aldiz Orhipean: el país de la llengua basca izenarekin eta apirilaren 23an egin zuen Xamarrek berak aurkezpena Sant Jordi eguneko liburu azokan. Bartzelonako Euskal Etxearen laguntzaz argitaratu da, Ainara Munt Ojanguren izan da itzultzailea eta Quimi Porter musikari katalanak idatzi du liburuko sarrera.

Ea hemendik aurrera beste hizkuntza batzuetara ere itzultzen den munduko bazter guztietan euskaldunon berri eduki dezaten.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*