NOLA AUKERATU JOLASAK?

NOLA AUKERATU JOLASAK?

Gauza nabaria da jolasak gure bizitza guztian zehar duen eragina, eta noski, are gehiago haurtzaroan. Baina jolasa ez da berdina adinaren arabera: haur jaio berri batek egiten dituen jolasak eta 5 urteko haur batek egiten dituen jolasak ez dira berdinak izaten eta ez dute esanahi berdinik ere.

Gaurkoan 0-6 urte bitarteko haur jolasentzako aproposak diren ezaugarri orokorrenak ikusiko ditugu. Honekin, jolasak adinez-adin hobeto aukeratu ahal izango ditugu.

L.F. Pérez Sánchez-ek egiten du ondorengo sailkapena, autore hauen ikerketak kontutan hartu eta gero: F. Secadas, S. La Fuente, C. Coll, I. Carrillo… .

0-2 urte

Jolasa esperimentatzeko aukera bat da, eta baita gorputza ezagutzeko aukera ere. Haurrak helduarekin gorputzaren bidez kontaktu izateko premia dauka, eta hori bere jolasa dela esan dezakegu. Haurrak txikiak direnean interesgarria litzateke haurrarekin jolastea, besoetan alde batetik bestera eramaten ditugula kulunkatuz, laztanduz edo magalean dagoela eskuko jolasak eginez. Objektuak ezkutatzen, gauzak agertarazten eta desagerrarazten, soinuak ateratzen dituzten materialak erabiltzen, tresnak manipulatzen,… jolastu daiteke. Ibiltzen hasten denean (12 hilabeterekin), ibiltzea oso gustuko du eta jolas erakargarrienak ondoko hauek ditu: gurditxoak eta gurpilak bultzatzea, manipulazio jolasak, otarrak material ezberdinekin bete eta hustea, urarekin egiten diren jolasak, musika kaxekin eta perkusiozko jolasak,… Hitz egiten hasten denean, heldua imitatu nahiko du, errepresentazioko jolasak erabiliz. Bukaeran, beste batzuen ondoan jolasten hasiko da, bere nortasuna taldearen barruan autoafirmatzeko. Helmuga txikiak gainditzea lorpen handiak irabaztea suposa dezake.

3 urterekin

Oreka eskuratzen da beste trebetasunetan erabiltzeko. Manipulazio handiak menderatzen dira, gorputza eta gorputz adarren domeinua ematen da. Ez du mugimenduarekin esperimentatzen orain arte bezala, zalutasun mugimenduak koordinatzen hasten da, oreka desafiatuz eta akrobaziarantz gerturatzen. Jolas aproposenak ondokoak dira: jauzi egitekoak, pilota bat jaurtitzeko edo pilota txutatzeko jolasak,… Oraindik ez zaizkio jolas landuak edota arauak jarraitzeko zailak direnak proposatu behar. Imitazioak eta keinuak egitea oso gustukoa du. Erritmo jolasak oso egokiak dira.

4 urterekin

Oreka menperatzen du; baita mugimenduan ere. Modu honetan, lasterketako jokoak, pilotakoak, kulunketakoak,… sortzen dira. Ingurua interesatzen zaio eta jolasa integrazio sozialaren adierazgarria da. Horrela, besteekin harremanetan jartzen da taldeko arauak onartzeko eta errespetatzeko. Eskuko trebetasunak agertzen dira (esku eta txalo jolasak), eta rol jokoak.

5 urterekin

Taldean integratzen saiatzen da, umeen artean rolak edo paperak banatzen hasten dira, neska eta mutilen artean diferentziazioa dago,… baina oraindik txikia da. Errealitatea eta fikzioa nahasten dute, imajinazioa erabiliz.

6 urterekin

Espazioa menperatzen hasten dira, espazioa sartzen da pixkanaka jokoetan. Bikotea aukeratzen du laguntasunagatik.

Etapa hauetako haurrei asko gustatzen zaie jokoak edo jarduerak errepikatzea; batez ere, menperatzen diren arte. Errepikatzeak ematen die atsegina.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*