HEZIKETARI BURUZ…JOSE LUIS SAMPEDRO

HEZIKETARI BURUZ…JOSE LUIS SAMPEDRO


Aisialdi arloan lana egiten dugunok heziketa kontzeptua maiz erabiltzen dugu. Aisialdian hezten dugula diogu, jolas hezitzaileak erabiltzen ditugula esaten dugu, heziketa ez formala aldarrikatzen dugu… Baina, zer da heziketa? Zertaz ari gara heziketaz dihardugunean?


Datozen asteetan, heziketa kontzeptuari buruz post labur batzuk idatziko ditut. Ez dut hausnarketa sakonik garatuko. Ez dut heziketa definitzeko saiakerarik egingo. Idazle edo pentsalariek heziketaz adierazi dutena ekarriko dut, heziketa kontzeptuaren inguruan bildumatxo bat osatu nahian.


Hasteko, miresten dudan idazle, ekonomialari eta pentsalari baten hitzak ekarri ditut:Jose Luis Sanpedro. Bere ustez, hauxe da heziketa:


“Heziketa maitasuna eta probokazioa da. Hezten dena maitatu behar da eta zirikatu, zuk esandako guztia besterik gabe onar ez dezan”



Sampedroren ustez, maitasuna, estimua eta begirunearen bidez konfiantza eta segurtasuna transmititzen duzu. Segurtasuna eta konfiantza oinarri-oinarrizkoak dira arriskatzeko, arriskurik gabe ez baitago ikasketarik. Bestalde, probokazioa ere beharrezkoa da arriskatzeko. Konfiantza eta segurtasuna ez dira nahikoak. Nagoen tokian gustura egotea ez da nahikoa. Motibazio jakin bat behar dugu eta hori probokazioaren bidez lortzen da.



Hor duzue, beraz, egungo intelektual handi batek heziketaz dioena. Lau aste barru, munduan erreferente den beste pertsona baten hitzak ekarriko ditut, Nelson Mandelaren hitzak… Zer esango digu Mandelak heziketari buruz?


0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*