TOMAXA

TOMAXA

Piraten etxearen inguruan badira misterio eta magia berezi bat sorrarazten dizkiguten hainbat txoko. Baina piratok izugarri maite dugun leku bat daukagu, guretzako oso berezia dena…


Duela urte asko, piraten etxetik gertu Tomaxa izeneko emakume xaharra bizi zen bere bordan. Tomaxak izugarri maite zuen natura eta ama-lurrak ematen zionaz bizi zen. Baina horretaz gain, bazuen gaitasun berezi bat: animalien hizkuntza ezagutzen zuen eta animaliekin komunika zitekeen.


Piraten oso laguna zen eta askotan agertzen zen piraten etxera bisitan saskia bete porru, letxuga, arrautza…Piratek trukean arraina ematen zioten eta gustura aritzen ziren berriketan.


Urteak pasa ahala ingurua aldatzen hasi zen, fabrikak, etxeak, errepideak… eraikitzen hasi ziren eta jendea gero eta zikinago bihurtzen hasi zen. Tomaxak bere bordaren atariko zelaia zakarrez beterik aurkitzen zuen eta animaliak jada ez ziren lehen bezain pozik bizi. Batzuk kutsaduraren ondorioz gaixotu egin ziren eta beste batzuk berriz, alde egin zuten leku garbiagoak eta lasaiagoak aurkitu nahian.


Tomaxa oso zaharra zen eta berak hainbeste maite zituen animaliak faltan botatzen zituen. Eta beraien ohorez, etxeko zelaiaren ondoan aurkitzen zen arroka handi batean mailu eta zizelaren laguntzaz bere lagun maiteen argazkiak irudikatu zituen, modu horretan bertara agertzen zena kontura zedin ama-lurra dela benetan zaindu beharreko altxorra.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*