ATEA JOKO DIOGU ELKARRI?

ATEA JOKO DIOGU ELKARRI?

Atzo aspaldian ikusi gabe nuen pertsona batekin egin nuen topo. Dagoeneko badira hamar urte elkar ezagutu genuela eta ilusio handia egin zidan bera ikusteak. Ni kale hezitzailea nintzen eta bera gure tailerretan parte hartzen zuen neska koskor bat. Arratsaldea joan zitzaigun hitz eta pitz elkarri gure bizitzen gorabeheren berri ematen. Hunkitua joan nintzen etxera, bizipen ugari etorri zitzaizkidan gogora; zenbat pasarte elkarrekin, momentu txar, ilusio, emozio, maitemin… konpartitu ote ditugu.


Herriaren kanpoaldean dagoen txoko batean ezagutu genuen elkar; han zebilen bere lagun taldearekin arratsalde pasa. Ohitura zuten han egoteko eta nik banekien, izan ere, kale hezitzailearen baliabide garrantzitsuenetakoa kalea da. Orduak pasatzen nituen kalean, behaketa lana egiten. Orduan ikasi nuen behaketa baten atzean dagoen lana: zer behatu, noiz, non, zertarako… Herriko txoko guztiak ezagutu nituen, non ibiltzen ziren haurrak, gazteak, zein taldetan mugitzen ziren, gustuko zituzten jarduerak, beraien arteko liskarrak…

Pixkana kalea protagonismoa galtzenjoan da eta aldi berean, esku-hartzea aldatzen. Kale hezitzaileak tailerretan, lokaletan sartzen joan dira ekintza eta egitasmo desberdinak gauzatzeko, eta haur eta gazteek haur txokoetan, aisialdi elkarteetan, gazte lokaletan biltzeko joera dute. Aisialdiaz gozatzeko erabilera publikoko espazioetatik erabilera pribatuetako espazioetara pasa gara.

Horrek esku hartzeko moduan hainbat aldaketa ekarri ditu. Kale hezitzailea ludoteketara, aisialdi elkarteetara gerturatzen joan da, haien aisialdirako espazioak konpartitzera eta horrek ezinbestean, esku-hartze sozialean dabiltzan pertsonen arteko ezagutza eta elkarlana ekarri du. Izan ere, espazio hauek guztiek beraien lau pareten artean atea izan ohi dute…

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*