EGONALDIETAN DISFRUTATZEN

EGONALDIETAN DISFRUTATZEN


Txikitatik denok joan gara noizbait eskolarekin egonaldi batera, bai, oroitzen zarete! Zakua hartu, lagunekin lo egin, ekintza ezberdinak, bokadilo goxoak, urduritasuna, ez-jakintasuna, autobusa, beldurrak… Emozioen goitibehera bat!

Niri dagokidanez, zorte handia izan dudala uste dut, bai gelakideen aldetik eta baita irakasleen aldetik ere. Egonaldi batera joaten ginenean denak elkarrekin egoten ginen eta gogoz disfrutatzen genuen egonaldi haietaz, nola guk, hala irakasleek, edo hori uste nuen nik. Nire oroitzapenetan, irakasleak gure egonaldian gu ezin hobe egoten saiatzen ziren, gure aldamenean egoten, gure elkarrizketetan parte hartzen, gure gauza txikiez arduratzen… Guretzako ere esperientzia berri bat izaten zen. Urte guztian zehar irakasle izaten genituenak beren papera aldatzen zuten eta beste gertutasun bat adierazten zuten. Batzuetan guraso papera hartu behar izaten zuten, beste batzuetan lagun papera, beste batzuetan “celestina” papera, erizain papera ere bai, baina beti gure bidelagun.

Orain, atzera begira, niri egokitu zitzaizkidan irakasle horien lana ezin hobea izan zela ikusten dut.

ikusten dut.

Orain ohartzen naiz, nire lana aterpeetan egotea delako. Nik egunero ikusten ditut haurrak aterpera iristen, beraien motxilekin, lo zakuekin, ilusioekin eta emozioen zurrunbilo horretan sarturik, eta beraiekin batera irakasleak. Askotan gogoratzen naiz nire irakasleekin, gaur egun zaila delako irakasle inplikatuak eta motibatuak aurkitzea, eta atentzioa ematen dute honelako jarrera izaten dutenek, parte hartzaileek eta haurrekin disfrutatzen dutenek. Horiek izaten dira egonaldi bat ahaztezina bihurtzen dutenak, beste gauza askoren artean.

Zein garrantzitsuak diren bizitzan zehar egokitzen zaizkizun irakasleak eta horien dedikazioa eta bokazioa. Horregatik eskerrik asko nere irakasleei, gurekin egonaldi zoragarriak konpartitzen jakin zutenei.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*